ESK Askatasuna eta D3Mkoen atxiloketen aurrea
ezkerralde 2009-02-04 GTM 2 @ 10:08
Hedabideek, bat ere ez, gure agiriak ez dituztenez argitaratzen, hona hemen pasaden asteko atxiloketen inguruan gure sindikatuak egindako agiria. www.esk-sindikatua.org webgunean guri buruzko informazio gehiago.
"GARZÓN EPAILEAREN AUTOA SALATU ETA ZORTZIEN ASKATASUNA EXIJITU EGITEN DU ESK SINDIKATUAK
Zuzenbideko edozein estatutan onartezina da eta nazioarteko hainbat erakundek gero eta argiago kolokan jarritako alderdien legea guztiz antidemokratikoaren erabileraren ondorioz, asteburu honetan zortzi lagun gartzelaratu dituzte talde armatuan beren balizko parte-
hartzea leporatuz, ezker abertzalean izandako aktibitate politikoa soil-soilik argudiatuz.
Lehenik eta behin, geure erabateko elkartasuna adierazi nahi diegu haiei, bere senide eta lagun guztiei persekuzio, errepresio eta injustizi legalaren momentu latz hauetan. Baina, eta batez ere, justiziaren makinaria nahiz lege batzuen koiuntura eta interes partidario zehatz batzuen zerbitzurako erabilera berriro erarik gogorrenean salatu behar dugu, are gehiago hau gauzatzen bada euskal gizakion askatasuna nahiz norberaren funtsezko eskubideak zapalduko dira.
Euskal gizarteak klabe zibilak eta demokratikoetan egin behar du aurrera, betiere herritar guztion eskubideak bermatuz edozelako biolentziarik gabeko testuinguru batean.
Guzti honi helduz, zortzien berehalako askatasuna exijitzen dugu, gizarte benetan demokratiko batean aktibitate politikoek legezkoak eta alternatiba guztiek askatasun osoz adierazteko aukera izan behar dutelakoan, inongo persekuzio polizial, judizial edota legala jaso gabe".

Zabaldu
del.icio.us
