Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Barakaldo, aurrekontu justuen alde

ezkerralde 2009-01-13 GTM 2 @ 13:55

Urtero bezala herriko gizarte talde ezberdinek (Caritas, JOC, Argitan, Asamblea de Parad@s eta Berri Otxoask) udal aurrekontu justuen aldeko kanpaian bultzatzen dute. Krisialdiak hiritarrengan eragiten ari den ondorioei aurre egiteko ere baliatu behar ditugu udal aurrekontuak, horexegatik, Ostiral honetan (hilak 16) arratsaldeko 7:30tan Santa Teresako Oinarrizko Gizarte Zerbitzu eta CISaren aurrean elkartaratuko gara.

Hau da egunotan banatzen ari dugun orriaren edukia:

"AURREKONTU JUSTU ETA SOLIDARIOAGOEN ALDE, UDAL GIZARTE-ZERBITZU PUBLIKOEN ALDE

Barakaldon 16.665 auzokidek, gazteen %72ak, lan prekarioa dute, eta 4.587 pertsona langabezian daude, 180 ume plaza barik geratu dira haur eskoletan, 614 familia daude laguntzaren zain bere kabuz moldatzen ez direlako. Honengatik:

1-.  Udalak eskari guztiak aintzat hartzeko diru gehiago esleitu behar du. Horrela inor ez da esku huts geratuko aurrekontu falta dela eta.

2-. Udalak bizkor artatu behar ditu familia eskatzaileak, familiok dirulaguntzak lehenbailehen baliatzeko.

3-.  Etxeko laguntzaile gehiago alokatzea.

4-.  Udal haurtzaindegi gehiago. "

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>