Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


65 ordu? Ez, eskerrik asko!

ezkerralde 2008-12-16 GTM 2 @ 10:47

565.jpg

Jakingo duzuenez bihar Europako legebiltzarrak Lan Orduak arautzen dituen zuzentaraua bozkatuko du. Hona hemen STEE-EILAS eta ESK sindikatuok egin dugun adierazpena. Gaur, eguerdiko 12:00tan Bilbon elkartuko gara honen inguruko denuntzia egiteko. Era berean Estrasburgon sindikatu "handiak" deitutako mobilizazioa burutuko da

Europar Batasuneko Lan Orduen Zuzentarauari Ez

Abenduaren 17an, Europako Parlamentuak, Europar Batasuneko Lan eta Gi­zarte Gaien Ministroen Kontseiluak pasa den ekainean onartu zuen lan or­duen zuzentarauaren berazterketa bozkatuko du. Nahiz eta zuzentarau hau ez duten lurralde guztiek derrigorrez bete behar, langileen giza eskubideen aurka doan beste eraso bat da eta patronalaren tesiaren ondoan kokatzen da. Zuzentarau hau langileen eskubideen aurkako inoiz egin den erasorik bortitzena konsidera daiteke Europako historian.

Nahiz eta zuzentarauaren egiterakoan patronalaren nahiz langieleen nahiak kontutan hartu behar ziren, errealitatea beste bat izan da. Zuzentarauak ez ditu sindikatuen proposamenak aintzakotzat hartu eta europar patronalare­nak berriz, guztiak hartu ditu kontutan.

Zuzentarauaren hiru oinarri nagusienak hauek dira:

Gehienezko asteko lanaldia: 48tatik 60 ordutara handitzen da (sektore batzuetan 65-70etara iritsi daiteke).

Erreferentzia aldia: 4tik 12 hilabetetara pasatzen da, urtean zehar jardunaldia malgutu daitekeelarik.

Opting-Out klausula: Banakako edo taldekako akordioak baiment­zen ditu zuzentarauak ezarritakoa gainetik handitzeko.

Neurri honen garrantzia begi bistakoa da: ez du bakarrik lanaldia jartze­rakoan atzepausorik bat markatzen, 1917an 48 ordutatik gorakotan ezarri zena, baizik eta malgutasunean aurreratzen du. Eta larriagoa dena negoziazio kolektiboa ezerezean usten du, banakako nahiz taldekako akordioak baimen­duz hau gainditzeko.

Guzti honengatik Europar Batasuneko zuzentarauari ezetz esaten diogu eta bere ezarpenaren aurka arituko gara.

ESK eta STEE-EILAS Sindikatuak

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>