Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Zentzugabekeri gehiago, noizarte?

ezkerralde 2008-10-31 GTM 2 @ 09:39

Noiz konturatuko gara atzo ETAk burututako ekintza (basakeria hutsa izateaz gain) ez garamatzala inora.

p002_f01.jpgDanok dakigu OPUS DEIk daukan boterea Nafarroan, danok ondo ulertzen dugun "La Obra" delakoaren ideologiaren nondik norakoak.Behar duguna ez da, ordea, bonba-auto bat leherarazi; borroka bai, baina ideologikoa da egin behar duguna.  Bonbek gure herriaren kontrako daudenen argudioak indartu baino ez dute egiten (jendearen bizitza arriskuan jartzeaz gain).

(Argazkia GARAtik hartutakoa da)

Asko gaude betiko bide hauetaz nekatutak gaudenak.Herri honen etorkizuna askatasuna izango da, bakerako lehenengo zutabea guk geuk jartzen badugu. Estatuen bortizkeria giza eskubideekin borrokatzen da. Hain sasi-demokrazia salatzeko, ez-biolentzia aktiboa eta errotik eraikitako tuterotzarik gabeko prozesu bateratzaileak.

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>