Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Olabeagako Gaztetxea

ezkerralde 2008-01-15 GTM 2 @ 09:15 Tagak:

Atzo Olabeagoko Gaztetxea okupatzen duten gazteek uztaratze agiria jaso behar zuten. Oraindik ez dakigu jaso duten ala ez, ezta desalojoa abiatu den ere.nuevo-logo-egk-logo-berria.jpg

EGK moduan prentsa-ohar bat kaleratu dugu honen inguruan. Nire iritzi pertsonalarekin bat egiten duenez, hona hemen:

"Beste Gaztetxe bat galzorian 

Olabeagako Gaztetxeko kideak gaur goizean jaso dute,  auzoan hiru urte baino gehiagoz lan egin ostean, utzarazte agiria. Udalaren erabaki hau salatzeko asmoz bai larunbatean egindako manifestazioak bai gaur goizean bertan egindako elkarretaratzeak argi eta garbi erakusten dute gazteriaren alor batek auto-antolakuntza era honekiko daukan konpromiso maila.

olabneaga_txiki.jpg

Egoera honen aurrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak – EGK-k Olabeagako Gaztetxeari, baita beste Gaztetxeei ere, babesa erakutsi nahi die. Era berean Erakunde Publiko guztiei, bereziki Bilboko Udalari, Gaztetxeen errealitateari beste irizpide batzuetatik aurre egin behar dietela adierazi nahi diegu, bai auzoei begira egiten den lana baita suposatzen duten gazte antolakuntzarako esfortsua kontuan edukiz. Hau guztia dela eta,  hurrengo hau adierazi nahi dugu:

“Egungo errealitateari so eginez: geroz eta gazte gehiago dago euren aisiaren autogestioa bilatzen dutenak, lonjak  alokatzen dituztenak, euren ekintzak antolatuz eta garatuz, haien elkarbizitzarako haienak diren espazioak bilatzen dituztenak. Marko instituzionaletik askotan eskaini izan dira gizarte etxeak bezalako espazioak, horietan ordea sarritan arazoak egon ohi dira 15-30 urte bitarteko gazteak gizarte antolaketa eredu horren barne sentitzeko.

 Egoera horren aurrean, Gaztetxeak gazte partaidetzaren eta antolakuntzaren gune sustatzailetzat jo daitezke: euren erabakitan eta funtzionamenduan autonomiaz jokatzeko apustu eginez, diru-laguntzen eta epeen menpekotasunik gabe. Gazte kopuru handi baten partaidetza eta antolakuntza sustatzeari begira baliagarriak diren ereduak dira beraz, hori dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik eta arrazoiketa nahiz antolabide horretan oinarrituta, aipatutako dinamika hori gazteria partaidetza eredu egokitzak jotzen dugu horiek, babestu beharreko espazioak izanik.

Justuagoa, irekiagoa eta anitzagoa izango den gizarte baten aldeko apustua egiten dugu beraz. Gizarte zibilaren indartzearen aldeko apustua, eraldatzaileak izango diren alternatiben aldekoa, toki mailako garapenaren aldekoa izanik eta gazteak diren pertsonen erabateko partaidetzaren nahiz hiritartasunaren aldeko apustua egingo duena. Horrekin batera, aldaketarako eta gizarte ekintzarekiko zaletasunaren eta Demokrazia parte-hartzailearen aldeko apustua egiten dugu ere. Hori guztiagatik, Gaztetxeak ezinbestekoak direla uste dugu.”

EGKren 25. Batzarretik hartuta



Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>