Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Ez nagiak, ezta ardurabakoak ere

ezkerralde 2007-10-16 GTM 2 @ 11:22 Tagak:

Hedabideetan pasaden asteab idatzitako artikulu bat argitaratu digute.

(Erdarazko bertsioa)

Ez nagiak, ezta ardurabakoak ere

Gure belanauldiko gazteok dena eginda ematea nahi duten alferrontziak garela eta inoiz baino hobeto bizi garela entzun ohi dugu gure helduengandik. Era berean, “mundu helduaren” eremu garrantzitsu batek gazteak gizarte gaietaz ardura gutxi izateagatik, sistema barneratuegi izateagatik eta, finean, konformista hutsak izateagitik salatzen ditu. Ez dugu muturreko eztabaidatan sartzeko asmorik. Erralitatean zuria eta beltza nekez aurki ditzazkegu; izan ere, mundua gazte ezberdinen aukera eta bizimodu anitzak isladatzen dituzten grisez beteta dago. Ez dago “gazte izatea” maila soziologiko batean sartzerik. Gazteak bere aukera eta gaitasunetatik abiatuta erakitzen du bere burua, prozesua sistema sozio-ekonomiko jakin batek baldintzatu eta mugatzen duelarik.

Europa osoan gurasoen etxeetatik gutxiago eta beranduago joaten den gazteria daukagu EAEn. Gure ustez errealitate hau egiturazko bi elementuk baldintzatzen dute, hau da, lan balditzen prekarizazioa eta etxebizitzarako eskubidearen urraketa. Bere garaietan gauzak ere txarto zeudela, lan asko egin behar izaten zutela eta beraiek ere hipoteka sinatu eta gerrikoa estutu behar izan zutela esanez erantzuten zaigu “mundu heldutik”.

Gaur egun gazte garenok gure bizitza proiektu propioak garatzeko aurkitzen ditugun baldintza kulturalak, sozialak eta ekonomikoak ez daukate zer ikusirik XX. mendeko 70 eta 80etako hamarkadetan gazteak izan zireneko belaunadiak pairatu zituztenekin. Izan ere, 30 urte hauek, gizartearen egitura sakonean eraldaketa sakon gehien egon diren epe historikoa osatzen dute. Eraldaketa hauek estatuen antolakuntza eta produkzio-sistemaren egituratik hasita, balore-sistema eta pertsonen identitateetan moldaketak ere eragin dituzte. Ez dago bada errealitatea iraganeko irizpidetatik epaitzerik, horrek frustraziora baino ez gintuzke eramango.

2003 eta 2007 urte tartean etxebizitza bat eskuratzeko euskal gazteriak pairatzen dituen zailtasunak areagotu egin dira. Abian jarritako politika eta programek ez dira nahikoak izan, hauen eskuhartzea eskasa izan da. Izan ere, lau urte hauetan etxe libreen salneurriak %42,7 igo dira eta paraleloki soldatak soilik %9,6 egin dute gora. Salneurri eta diru-sarreren arteko aldea handitu egin da, pertsona gazte batek etxea eskuratzeko bideratu beharreko baliabideek bere soldataren %81 biltzen dutelarik. Epe berearen hasieran bere kabuz bizitzera joandako gazteen tasa %34 zen eta %41ean kokatzen zelarik bukaeran. Hau da zailtasun materialak gogortu diren epe honetan emantzipazio tasak %21 egin du gora. Hau ikusita ba al dago esaterik euskal gazteriak ez daukala bere bizi-proiektuak gauzatzeko sakrifizio gaitasunik?

“Mundu heldu” honek gure belaunaldia konformista dela eta gizarte eraldaketaren aldeko borrokan parte hartzen ez duela esaten du. Egia esan, egoera honetaz era guztietako mugimendu sozial, sindikal, politiko eta kulturaletan parte hartzen dugun gazteok arduratuta gabiltza. Asko dira betebeharrak eta gutxi lanerako prest gaudenok. Aurreko belaunaldiak nahiko gune historiko garrantzitsu bizi zituen (frankismoaren kontrako borroka, lehenengo konfrontazio demokratikoak, borroka sindikal gogorrak, gizarte mugimendu berrien sorrera,...), eta ez ziren gutxi izan sistema errotik aldatu behar zela ikusi zutenak. Baina, belaunaldi berak (eta batzuetan pertsona bertsuek) paper nabarmena izan du gaurko sistemaren konfigurazioan. Adibidez, 2006an ikusi genuen nola 68an estatu frantsesean iraultza kulturala egin zuen belaunaldia izan zela lehenengo enplegurako lan kontratuaren aurka zebilen gazteria itotzeko polizia oldartu zuena. Estatu espainolean antzekoa gertatu da, frankismoaren aurka ibilitakoak orain eztabaida garrantzitsuak ukatu eta manifestazioak zapaltzen (okupa mugimendua, monarkiari buruzko eztabaida,...) dituztenak dira

Ez genuke sinplifikaziotan erori nahi, halere ez dugu uste asko erratuko garenik hurrengoa esatean: gazteriak mesfidantza handiaz begiratzen dituela transiziotik sortutako erakundeak baita sindikatu eta eragile politiko handiak ere. Susmo txarrak “mundu helduko” gehiengo batek borrokak lagatzeagatik datoz eta utzi diguten gizarteak, aurrekoarekin alderatuta, arlo askotan atzera pauso nabarmena suposatzen duela ikustetik sortu dira. Ez dugu ez belaunaldien arteko guda hasi ezta iragan oro hobea izan zela adierazi nahi ere; mugimendu aktibo eta berrienak eragile sozial tradizionalen eragin eremutik kanpo eta hauen moldetatik urrun sortu izanaren zergaitiak bilatu baino ez dugu nahi.

Hau da, adibidez, etxebizitzarako eskubidearen aldeko mugimenduaren kasua. Euskal Herrian mugimendua gai bera lantzeko sortutako gizarte-dinamiketatik (Etxebizitza Guztiontzat! Plataforma, Gazte Asanbladak, Gaztetxeak,...) kanpo sortu da eta paraleloki garatu da. Urte eta erdi eskasean bere lan dinamika gorpuztu eta etxebizitzaren arazoa egenda politikoaren lehenengo mailan jartzea lortu dute. Era misteriotsu batean edo, hobe esanda, internetaren bidez deitutako eserialdietan elkar ezagututako jendea, asanbladetan biltzen hasi eta beraien diskurtsoa eraikitzen duten gazteak (Ke pasa kon la Kasa, Plataforma por una Vivienda Digna de Euskadi eta Ciudadan@s por el Derecho a la Vivienda de Vitoria-Gasteiz,...) .

Abagune honetan erabakiko da etxebizitzarako eskubidearen etorkizuna EAEn. Uda aurreko asteetan lege aurre-egitasmoa aurkeztua izan zen, eta hirukoan egongo diren negoziaketen ostean Legebiltzarrera bidaliko da legearen behin betiko proiektua. Iraganetik zeozer ikasi badugu jokuaren arauak ezartzen dituztenak ez dutela inoiz ezer debalde eman da, arlo sozialean egondako aurrera pausu guztiak gizarte zibilak irabazitakoak izan dira. Gizarte mugimenduak eta gazteak orohar alferrik galdu ezin dugun parada dugu aurre aurrean. Mesfidantzak gainditu, elkarlanerako modu eraginkorrak sustatu eta sinergiak sortu behar ditugu. Eztabaida politikoa ahalik eta gehien baldintzatu behar dugu etxebizitza beti izan behar zena izatea nahi baldin badugu, hau da, merkatuaren logikatik at kokaturiko eskubidea.

Igor Mera Uriarte

Etxebizitzarako Teknikaria

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>