30 bat militante EB utziko dute
Azaroa
26
Gaur bertan EBn ibilitako 30 militante ohiak helarazitako gutuna jaso dut, beherago jarri dizuet irakurgai. Militante horietako batzuekin lan esp
arruak konpartitu ditut batzuetan eta beraien analasiekin bat nator. Oraindik aurrera ikusiko behar ze norabide hartzen duten, baina ziur asko norabide hausnartua eta koherentea izango dela.
Egoera honetan, hala ere, ezkerrak etengabe zatitzeak kriston pena ematen dit.
Gaur, euskal gizartearen aurrean klase langile eta behartsuen alde ibilbide luzea dugun ezkerreko militante talde bat jende aurrean agertzen gara. Militatu, militatzen eta militatu egingo dugu. Gizarte mugimenduen eta bestelako ezkerreko antolakuntzen bitartez ez diogu politika egiteari utzi nahi. Ez dugu bestelako gizarte justu, libre, solidario eta baketsuago baten aldeko bidean amore emango, eta beti ere, oinarri etiko eta demokratikoen sendotasunetik. Eta, agian, horregatik, “bestelako mundua posible dela” sinisten dugulako, eta batez ere, lortzearen aldeko borrokan konpromiso sakona daukagulako, gizarteari zuzendutako gutun ireki hau sinatzea erabaki dugu.
Bere garaian gure gizartearen eraldaketarako proiektu motibagarria izan zenaren hondorapenagatik, tristezia osoz, publikoki zabaldu nahi dugu Ezker Batuan bajan emateko asmoa. Hasiera batean, honek barruko gaia eman dezake, erakunde bateko barne dinamiken ondorioa, edo baita EB-n militatzeko ardura hartu zuten pertsonen auzi pertsonala. Hala ere, erakunde politikoak eta sozialak sistema demokratikoen oinarri nagusiena direla uste dugu, eta hortaz, beraien barruan gertatzen diren gertakizun esanguratsuak ezin dira hiritarrengandik urrunduta egon. Norberak defendatzen dituen proiektuengandik ordezkatu, zerbitzatu eta helburu diren hiritar horiengandik, hain zuzen ere.
Arrazoiei dagokienez, besteak beste , hauek aipatu nahi ditugu: erakundearen barne demokrazia ahuldu duen boterearekiko gehiegizko atxikimenduaren ondorioz izandako jite politikoa, Herri-Ekimen Legeileen aurka bozkatzea, frentismoa garaitzen bat ere laguntzen ez duten politikak babestea, herritarren parte-hartzearen aldeko proposamen deskafeinatuak babestea, Eusko Jaurlaritzan “entxufatuez” betetako barne-erroldak, erakundeen prebenden banaketa masiboa eta EAJ-aren politika kontserbadore eta liberalekiko ixiltasun konplizeak. Egoera honek, Javier Madrazok gidatutako egungo zuzendaritzaren autoritarismoak, klientelismoak eta oportunismoak, Ezker Batuan konponezina den frustazioa eragin dutela publikoki salatzera eraman gaitu.

Zabaldu
del.icio.us


documentos casi traspapelados. Lo firma la Consejería de Hacienda y Administración Pública del 
Danok dakigu OPUS DEIk daukan boterea Nafarroan, danok ondo ulertzen dugun "La Obra" delakoaren ideologiaren nondik norakoak.Behar duguna ez da, ordea, bonba-auto bat leherarazi; borroka bai, baina ideologikoa da egin behar duguna. Bonbek gure herriaren kontrako daudenen argudioak indartu baino ez dute egiten (jendearen bizitza arriskuan jartzeaz gain).
Kasu honetan Bernardo Atxaga izango da gure artean eta bere bizipenak konpartituko ditu.
cuesta abajo. Espero que este no sea más que el inicio del hundimiento definitivo de vuestros partidos y de todo lo que representan en este país. Bene benetan, Eskerrik asko.
