Gehiago etxebizitzari buruz
EGKk gaur prentsa-ohar baten bitartez Estatuko Etxebizitza Ministeriotik iragarritako neurriak baloratu ditu. Jarraian irakurri ahal duzue:
"Etxebizitza Ministeriotik iragarritako Etxebizitza Gaiari buruzko Berehalako Neurriei buruz honakoa da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gizarteratu nahi duen balorazioa:
- Aurkeztutako neurriek euskal gazteriarengan ez dute inongo eraginik izango, gure lurraldean indarrean dauden etxebizitza politiken eskumenak EAEren menpe baitaude.
- Hartutako berehalako erabaki hauek EZ dute gazteok etxebizitzaren sarbiderako jasaten dugun arazoa konponduko. Izan ere, neurri hauek ez diote arazoaren muinari (eskubide baten merkantilizazioa) erreparatzen. Arazoak sortutako ondorioari nolabaiteko estalki eskasa baino ez diote jartzen.

Zabaldu
del.icio.us
