Sindikalgintzarako udazken gorria?
Asteak, hilabeteak, uda,... hainbat gauza pasa dira m21eko Greba Orokorarrakastatsu burutu genuenetik. Irailetik ikusita badirudi hainbat gauza pasa direla hartatik gero, baina ez da hainbesterako izan. Behintzat bi gauza bere baitkan mantentzen dira:
- Krisialdiaren ondorioak langileriarengan.
- Kointura sindikala.
Azken aste hauetan gobernuek eta naziorteko erakundeak etengabe ari dira errepikatzen krisaldiaren eperik latzena pasa dela eta pixkanaka pixkanaka ekonomia hoberuntz egingo duela. Diskurtso horrek helburu bakarra dauka, eta garbi eta garbi adierazi behar dugu: lortu nahi dena gizartearen pertzepzio subjektiboa aldatu, langileriak bere gastu eta zorpetze maila haz dezan eta horrela ekonomia suspertu. Kapitalismoaren refundazioa aldakarrikatu zutenek gezurretan ibili ziren eta horretan sinistu zuten hainbat eta hainbat sasi-ezkerti inozo hutsak besterik ez zirela esatea ez da batere errealitatetik kanpo gelditzea. Udazken honetan ikusiko dugu, hasiak gara iada, langabezia gora egiten, enpresaz enpresa ezartzen diren "ERE"ak areagotzen, gizartearen txirotze mailak larriagotzen,... eta hori dena alderdi politiko eta erankunde gehienak beste su artifizialetara so dabiltzaten bitartean.
Tartean herri honetako ezkerreko muginduak ez du jakin krisialdiaren aurkako taxuzko erantzunik eraikitzen. Argi dago fideltasun espainoleko sindikatuekjokatu nahi duten papera: PSE ea patronalaren konpartsa hutsak izango dira, lorpen txikiren batekin beraien aurpegia zuritzen saiatu eta poltsiko sindikalak diruz bete. Ez dagoena hain argi beste sindikatuek jokatuko dugun papera da, behintzat era unitario batean jokatuko duguna. Grebaren ondorioen artean afliatuek eta kaleko jendeak bateratasun gehiago eta hasitako bideari eustea eskatzen zigun. Argi dago hori da jorratu beharreko bidea, gutxiengo batzuk konpartitu eta helburu amankomunak ditugunok indarrak bildu eta oldarraldiari era bateratuan aurre egin beharra dago, baina kapazak izango gara? Kapazak izango dira ELA eta LAB beraien arteko mesfidantza gainditzen? Kapazak beraien erakunde interesak batzertu eta elkarrekin bide luze bateri ekiteko? Inkognita hauen erantzunak esango digu udazken hau gorria ala epela izango den.

Zabaldu
del.icio.us
Etorkizuna idazteke eta iragana ahaztu ezinik. Orain dela 33 urte, nik oraindik jaio gabe negoenean, Gasteizen asanblada bat burutzen ari ziren langileen kontra polizia espainolak bortizki oldartu zuen. Fraga Iribarne Barne Ministroa zelaril, 5 langile erahilak izan ziren.


Desde el sindicato
