Orain arte ez dut asti gehigirik izan baina gaur kontatu nahi dizuet Irailaren 17tik 21arte Suediako Malmö hirian
bizitakoak, bertan egin baitzen 2008ko Europako Jendarte Foroa (Malmö ESF).
EGKk antolatutako taldearekin batera joan nintzen. Bertan gazte elkarte eta mugimenduko 15 pertsona joan ginen. Ikasle mugimendutik hasita, mugimendu ekologistatik pasa, eragile politikoak, ijito elkarteak, astialdi taledak,.... Hau, hain zuzen, izan zen lehenengo gozada. Pertsona ezberdinak,interes eta helburu ezberdinekin astebete partekatu. Bene beneta, pasada bat izan zen esperientzia.
Aste hartako "B aldea" beste aukera baterako utzita (batez ere Cristianian bizitakoak) Foroa, berez, niretzat flipada bat izan zen. 300 inguru mintegi, asanblada, espazio ireki,... neoliberalismoaren aurkako borrokan esistitzen diren gai guztiak... Gauza asko, denbora eta gaitasun gutxi, gogoak handiak, ordea.
Lehentasun tematiko batzuk jarri nizkion neure buruari. Etxebizitziaren aldeko borroka, bazterketa soziala, oinarrizko errenta, gazteok eta sindikalgintza. Saiatu nintzen ahalik eta gauza gehien ezagutzen eta ondorio eta konpromiso zehatzak ekartzen bueltarako. Pixkanaka pixkanaka hasiko gara lantzen.
Dena dela Foroko esperientzarik hoberena eta hunkigarriena manifestazioa izan zen. Sindikatu kristauak, black block-a, askatasun sexualaren aldeko taldeak,.... Evo Morales-en argazki erraldoiak. 15.000 pertsona inguru bildu ginen agian, Euskal Herritik ikusita, eskasa iruditu daiteke, baina Suedian ia ia historiako manifarik handiena izan zen. Manifa hura hunkitu ninduen,negar egiteraino. Hainbeste jende, hainbeste ezberdintasun, hainbeste herrialde,... etamila borrokaz osatutako borroka bakarra.
Azkenengo egunean Europako Gizarte Mugimenduen Asanblada burutu zen. Komentatu zen guztia laburbiltzea ezinezkoa da (horretarako ondorioak biltzen dituen dokumentua uzten dizuet). Interesgariena (niretzat) 2009 urterako europar hauteskundei begira abiatuko den kanpaina eta 2010rako datozen Emakumeen Mundu Martxa eta Bazterketa Sozialaren aurkako Europa mailako martxak.